29 Gure aitaren senitartean denok merezi genuen heriotza zure eskutik, ene errege jauna. Baina zeure mahaian jarri ninduzun, zeure zerbitzari hau. Ba ote dut oraindik eskubiderik erregeari zerbait eskatzeko?»
30 Erregeak esan zion:—Zertarako honenbeste berriketa? Agindua dut lurrak Tziba eta bion artean banatzeko.
31 Mefi-Boxetek ihardetsi zion:—Har ditzala denak beretzat. Aski dut zu etxera bizirik eta onik etorri izana, ene errege jauna.
32 Bartzilai galaadtarra ere jaitsi zen Rogelimdik, Jordan ibaia erregearekin igaro eta ibai ertzean agur egiteko.
33 Bartzilai oso zaharra zen, bazituen laurogei urte. Erregea Mahanaimen izan zen bitartean, hark hornitu zuen janariz, gizon oso handikia baitzen.
34 Erregeak esan zion Bartzilairi:—Zatoz nirekin Jerusalemera; behar duzun guztia izango duzu nire ondoan.
35 Bartzilaik, aldiz, erregeari:—Beste zenbat urtez biziko naiz, bada, erregearekin Jerusalemera joan behar izateko?