41 Erregea, berriz, Gilgalerantz joan zen, Kimham berekin zeramalarik. Juda herri osoa eta Israel erdia ere erregearekin batera zihoan.
42 Israeldarrek erregeagana hurbildu eta galdetu zioten:—Zergatik hartu zaituzte berentzat bakarrik Judako gure senideek, zuri, zure etxekoei eta zeurekin dituzun guztiei Jordan igarotzen laguntzerakoan?
43 Judakoek erantzun zieten Israelgoei:—Geurea dugu erregea. Zergatik haserretzen zarete horregatik? Erregearen bizkar jan ote dugu, bada? Edota, hartu ote dugu inolako ordainik?
44 Israeldarrek, berriz, erantzun zieten Judakoei:—Zuek baino hamar aldiz eskubide handiagoa dugu erregea eta David bera ere gurea izateko. Zergatik gutxiesten gaituzue? Ez al dugu lehenengo guk erabaki erregea itzularaztea?Baina Judakoen erantzuna latzagoa izan zen Israelgoena baino.