14 Xebak Israelgo leinu guztien lurraldeak igaro zituen Abel-Bet-Maakaraino; Bikriren senitarteko guztiak bildu eta Xebaren atzetik sartu ziren hirira.
15 Heldu ziren Joaben gizonak eta setiatu zuten Abel-Bet-Maaka; hiriari erasotzeko, harresiaren gailurreraino lurra pilatuz, harresia hausten eta botatzen saiatu ziren denak.
16 Hortan, hiriko emakume argi batek honela egin zuen oihu:—Adizue, adizue! Esan, arren, Joabi hona hurbiltzeko, berarekin mintzatu nahi dut eta.
17 Hurbildu zen Joab eta emakumeak esan zion:—Zu al zara Joab?Joabek erantzun:—Bai!Emakumeak esan zion:—Entzun zeure mirabe honek esan behar dizuna.Eta Joabek:—Adi nago.
18 Emakumeak, orduan:—Antzina esan ohi zuten: «Galdetzekotan, galdetu Abel hirian, eta kito».
19 Israelen hiri baketsu eta zintzorik bada, gure hauxe da bat. Akabatu egin behar al duzu hainbat israeldarren ama den hiri hau? Zer dela-eta nahi duzu hondatu Jaunaren ondarea?
20 Joabek erantzun zion:—Ez horixe! Horrelakorik ez! Ez dut hondatuko, ez dut desegingo!