22 Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia izan zuen hiru adoretsuen artean.
23 Hogeita hamarrak baino ospetsuago izan zen; baina ez zen hiru haiek adinakoa izan. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.
24 Hogeita hamar haien artekoa zen Asahel, Joaben anaia; baita Belengo Elhanan ere, Dodoren semea. Eta
25 Harodeko Xama, Harodeko Elika;
26 Peleteko Heletz; Ira, Tekoako Ikexen semea;
27 Anatoteko Abiezer; Huxako Sabeni;
28 Ahoheko Tzalmon; Netofako Mahrai;