10 David geroz eta indartsuago ari zen egiten, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.
11 Tiroko errege Hiram-ek mandatariak bidali zizkion Davidi, zedro-zura, zurginak eta harginak berekin zeramatzatela. Eta jauregia eraiki zioten Davidi.
12 Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta handi egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.
13 Hebrondik Jerusalemera etorri ondoren, beste emazte eta ohaide batzuk hartu zituen Davidek, eta beste zenbait seme-alaba jaio zitzaion.
14 Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon,
15 Ibhar, Elixua, Nefeg, Jafia,
16 Elixama, Eliada, Elifelet.