12 Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta handi egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.
13 Hebrondik Jerusalemera etorri ondoren, beste emazte eta ohaide batzuk hartu zituen Davidek, eta beste zenbait seme-alaba jaio zitzaion.
14 Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon,
15 Ibhar, Elixua, Nefeg, Jafia,
16 Elixama, Eliada, Elifelet.
17 David Israelgo errege gantzutu zutela jakin bezain agudo, filistearrak Daviden bila igo ziren. Jakin zuen Davidek, eta gotorlekura jaitsi zen.
18 Filistearrak, hara heltzean, Refaim haranean zabaldu ziren.