10 Hala, Davidek ez zuen Jaunaren kutxa berera, Daviden Hirira, sarrarazi nahi izan, eta Gateko Obed-Edomen etxera eraman zuen.
11 Hiru hilabetez egon zen Jaunaren kutxa Gateko Obed-Edomenean. Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edom eta beronen etxe osoa.
12 Jakinarazi zioten hori David erregeari, esanez:—Jaunak bedeinkatu egin ditu Obed-Edomen etxea eta honena den guztia, Jainkoaren kutxa dela eta.Joan zen, orduan, David eta Obed-Edomen etxetik Daviden Hirira igoarazi zuen Jainkoaren kutxa, bozkarioz beterik.
13 Jainkoaren kutxa zeramatenek sei urrats egin zituztenean, idia eta zekor gizendua eskaini zituen opari.
14 David Jaunaren aitzinean gogotik dantza eginez zihoan, lihozko efodaz jantzia.
15 Oihu eta adar-hots artean zeramaten Jaunaren kutxa Davidek eta israeldar guztiek.
16 Jaunaren kutxa Daviden Hirira sartzen ari zelarik, Saulen alaba Mikal leihotik begira zegoen eta David erregea Jaunaren aitzinean jauzika eta dantzan ikusi zuen, eta arbuiatu egin zuen bere baitan.