1 David erregea bere etxean bizitzen jarri eta Jaunak inguruetako etsaiekiko lasaitasuna eman zionean,
2 esan zion erregeak Natan profetari:—Hara, zedrozko etxean bizi naiz ni; Jainkoaren kutxa, aldiz, oihal-etxolan dago.
3 Natanek erantzun zion erregeari:—Zoaz eta bete zeure asmoa, zeurekin baituzu Jauna.
4 Gau hartan, ordea, Jaunak hitz egin zion Natani, esanez:
5 «Zoaz eta esaiozu ene zerbitzari Davidi: Honela mintzo da Jauna: Etxea eraiki behar al didazu zuk, ni bertan bizi nadin?
6 Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak Egiptotik atera nituenetik egundaino; bizilekutzat oihal-etxola nuela ibilia naiz.