15 Hala ere, ez dut neure onginahia harengandik baztertuko, Saulengandik baztertu nuen bezala, baztertu egin bainuen neure aurretik bera.
16 Zure etxeak eta zure erregetzak betierean iraungo dute zure ondoren, eta zeure errege-aulkia sendoa izanen duzu beti».
17 Ikuskari honetan adierazitako guztia esan zion Natanek Davidi.
18 Orduan, David oihal-etxolara sartu eta honela mintzatu zitzaion Jaunari: «Nor naiz ni, Jainko Jauna, eta zer da nire senitartea, ni honetaraino ekartzeko?
19 Eta hori ere gutxitzat jota, Jainko Jauna, zure morroi honen etxeari luzarorako hitza eman diozu. Hori ez da maiz gertatzen, Jainko Jauna.
20 Zer gehiago esan diezazuket nik, Davidek? Jainko Jauna, zuk ezagutzen nauzu morroi nauzun hau.
21 Zeuk nahi eta esan bezala egin dituzu gauza handi hauek guztiak, eta zeure morroi honi agertu dizkiozu.