24 Zuk Israel zeure herri egin duzu betiko, eta zu zeu, Jauna, berorren Jainko egin zara.
25 Beraz, Jainko Jauna, iraunarazi beti zeure morroi honi eta nire ondorengotzari eman diozun hitza. Egizu esan bezala.
26 Izan bedi handietsia zure izena beti! Esan bezate: “Jaun ahalguztiduna Israelen Jainkoa!” Eta iraun beza zure aurrean, morroi duzun David honen ondorengotzak.
27 Zuk, Jaun ahalguztidun eta Israelen Jainko horrek, ondorengotza hitzeman didazu. Horregatik izan du zure morroi honek zuri otoitz hau egiteko ausardia.
28 Hara, bada, Jainko Jauna, Jainkoa zara zu eta zure hitzak egiazkoak dira. Zure morroi honi halako gauza ederrak hitzeman dizkiozunez,
29 bedeinka ezazu, otoi, zeure morroi honen ondorengotza, beti zure aurrean iraun dezan. Zeuk hitzeman duzu hori, Jainko Jaun horrek. Zure bedeinkapenak bedeinka beza, beraz, zure morroi honen ondorengotza».