3 Tzobako errege Hadadezer, Rehoben semea, ere jo zuen Davidek, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.
4 Mila eta zazpiehun zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.
5 Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera heldu ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.
6 Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta haren menpeko eta zergapeko egin ziren siriarrak. Jaunak garaipena eman zion Davidi beronen guda-irtenaldi orotan.
7 Hadadezerren zerbitzariek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek.
8 Hadadezerren hiri ziren Betah eta Berotaitik brontze ugari eraman zuen.
9 Hamateko errege Toi-k jakin zuen hondatua zuela Davidek Hadadezerren gudaroste osoa.