8 Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion:—Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?
9 Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion:—Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat.
10 Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti.Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi.
11 Honela erantzun zion Tzibak erregeari:—Ene errege jauna, zuk agindu guztia eginen du zure morroi honek.Mefi-Boxetek, beraz, erregearen mahaian jaten zuen, beronen seme-alabetariko edonork bezala.
12 Mefi-Boxetek seme txiki bat zuen; Mika zeritzan. Tzibarenean bizi ziren guztiak Mefi-Boxeten zerbitzurako zeuden.
13 Mefi-Boxet Jerusalemen bizi zen, eta erregearen mahaian jan ohi zuen beti. Bi oinak elbarri zituen.