9 Temango gudariakizuak hartuko ditu,Esauren lurraldeanez da inor bizirik geldituko.
10 «Zeure senideak,Jakoben ondorengoak,gogorki erabili baitituzu eta hil,lotsak estaliko zaitu,behin betiko egingo du zureak.
11 Han zinen zu ere egun hartan,atzerritarrek Israelgo gudarosteapreso hartu zutenean,ateetan barrena sarturik,Jerusalem zotz egineta banatu zutenean.Haiekin bat eginazeunden zu ere!
12 «Ez gozatu zeure anaienezbehar-egunean!Ez poztuJudako jendearen bizkarretik,haren hondamendi-egunean!Ez egin irriberaren estualdi-egunean!
13 Ez sartu nire herriko hiriburuanharen zoritxar-egunean!Ez gozatu, zu behintzat,haren atsekabeazberaren zoritxar-egunean!Ez ezarri eskurik haren ondasuneiberaren zoritxar-egunean!
14 Ez egon zain irteeran,ihesi doazenak hiltzeko.Ez eman etsaiari bizirik geldituakestualdi-egunean!
15 «Bai, gainean da nik, Jaunak,nazio guztiakzigortuko ditudan eguna.Edom, zeuk besteei eginaegingo zaizu zeuri.Zure egiteen ordainalepora botako dizute.