1 Darioren erregealdiko bigarren urtean, seigarren hilaren lehen egunean, Ageo profetaren bitartez mintzatu zitzaien Jauna Xealtielen seme Zorobabel Judako gobernariari eta Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari.
2 Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Nire etxea berriz eraikitzeko garaia ez dela heldu esaten du herri honek».
3 Hona, bada, Jaunak Ageo profetaren bidez eman zuen mezua:
4 «Eta etxe dotoreetan bizitzeko garaia ote da, bada, nire etxe hau lur jota dagoen bitartean?
5 Beraz, honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egizue gogoeta zeuen egoeraz.
6 Asko ereiten duzue eta gutxi jasotzen. Jaten duzue, baina ez zarete betetzen. Edaten duzue, baina ez asetzen. Janzten zarete, baina ez berotzen. Poltsa zulatuan erortzen zaizkizue lanaren irabaziak.
7 «Beraz, honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidunak: Egizue gogoeta zeuen egoeraz.