1 Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam.
2 Hau zioen Amosek:Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik;larreak galduak dira,Karmel gaina lehortua.
3 Honela dio Jaunak:«Damasko herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Galaad erabat txikitu baitute,burdin arez bezala;
4 horregatik, su emango diotHazael errege-etxeari,eta suak irentsiko dituBen-Hadaden jauregiak.
5 Zatitu egingo ditutDamaskoko hiri-morroiloak,kendu Bikeat-Abendikburuzagia,kendu Bet-Edendikaginte-makila duena,eta Siriako herria Kir-eraerbesteratua izango da».Jaunak esan du.
6 Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;