1 Honela dio Jaunak:«Moab herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Edomgo erregearen hezurrakprofanatu baitzituzten,erraustu eta kare bihurtu;
2 horregatik, su emango diotMoab lurraldeari,eta Keriot hiriko jauregiakirentsi egingo ditu;guda-garrasieta adar-hots arteanhilko dira moabdarrak;
3 berauen mugetatikkendu egingo dut agintaria,eta buruzagi guztiakharekin batera hilko».Jaunak esan du.
4 Honela dio Jaunak:«Juda herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jaunak irakatsia gutxietsi baitute,eta haren aginduak bete ez;gurasoen sineskeria berberekdesbideratu dituzte judatarrak;
5 horregatik, su emango diotJuda lurraldeari,eta Jerusalemgo jauregiakirentsi egingo ditu».
6 Honela dio Jaunak:«Israel herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Gizon zuzenadirutan saltzen baituteeta behartsuaoinetako pare baten truke;