4 Honela dio Jaunak:«Juda herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jaunak irakatsia gutxietsi baitute,eta haren aginduak bete ez;gurasoen sineskeria berberekdesbideratu dituzte judatarrak;
5 horregatik, su emango diotJuda lurraldeari,eta Jerusalemgo jauregiakirentsi egingo ditu».
6 Honela dio Jaunak:«Israel herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Gizon zuzenadirutan saltzen baituteeta behartsuaoinetako pare baten truke;
7 jende xehealurreko hautsaren kontrazapaltzen dute,eta jende errukarriaren eskubideabaztertzen.Aita-semeakneska bat berarekin dabiltza,nire izen santua laidotuz.
8 Behartsuei bahitutakosoineko gaineanetzaten dira edozein kultu-lekutan,eta bidegabekeriaz bildutakoardoa edaten duteberen Jainkoaren etxean.
9 Alabaina,ene herri hori,zuri bidea zabaltzekonik suntsitu nuen amortarra,zedroa bezain tantaieta artea bezain sendo zena;bota nizkion fruituak gainetik,eta atera sustraiak azpitik.
10 Nik igoarazi zintuztedanEgiptotik, eta basamortuan zeharberrogei urtez gidatu,amortarren lurraldeazjabe zintezten.