1 Ai zuek,uste osoa Sionen duzuenok,eta Samarian lasai bizi zaretenok!Ai zuek,nazio artean buru omen denIsraelgo handikiok,norengana baitatozisraeldar guztiak!
2 Zoazte Kalne hirira eta begira,hurbil zaitezte handikHamat handira,eta jaitsi hortik Filisteako Gat-era.Erresuma horiek baino hobeaote da zuena?Zuen lurraldeahoriena baino zabalagoa ote?
3 Zorigaitzaren eguna uxatu nahi,eta indarkeriaren nagusigoadakarzue.
4 Ohe dotore eta goxotanluze etzaten zarete,artaldeko bildotseta ukuiluko txahal onenakjaten dituzue.
5 Harparen soinurakantuan egiten duzue,doinu berriak asmatuz,David zaretelakoan;
6 ardoa kopa handitan edaten duzue,olio usaintsu onenezigurzten zarete.Eta ez zaizue axolaIsrael herriaren hondamendia!
7 Horregatik, bada,zuek izango zaretelehenengo erbesteratuak,eta hor amaituko dirazuen jan-edan eta nasaikeriak.