12 eman diezazkigula Jaunak indarra eta argia Babiloniako errege Nabukodonosor eta beronen seme Baltasarren babespean bizi ahal izateko; luzaroan zerbitza ahal ditzagula eta berorien onginahia geureganatu.
13 Egin otoitz gure alde ere Jaunari, gure Jainkoari, bekatu egin baitugu beraren kontra, eta orain arte ez du bere haserre-sumina guregandik urrundu.
14 «Irakurri liburu hau: Etxola Jaietan eta beste egun egokietan Jaunaren etxean bekatuak aitor ditzazuen bidaltzen dizuegu. Honela egingo duzue otoitz:
15 «Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena! Gu, berriz, lotsagarri gaude, gaur ikus daitekeenez: lotsagarri judatarrok eta Jerusalemgo bizilagunok,
16 lotsagarri gure errege, agintari, apaiz, profeta eta gurasoak.
17 Bekatu egin dugu Jaunaren aurka:
18 ez gatzaizkio leial izan. Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, mintzoa eta ez diegu jarraitu eman dizkigun aginduei.