1 Jainkoaren aginduen liburua da jakinduria, betiko balio duen legea.Hari lotzen zaizkionak bizira doaz, baztertzen dutenak heriotzara.
2 Onartu berriro jakinduria,Jakoben herri,zabiltza haren argiaren distiran.
3 Ez utzizeure harrotzeko bidea besteri,ezta zeure duintasuna ereatzerritarrei.
4 Zorionekoak gu, Israel,Jaunari zer zaion atsegindakigunok!
5 Izan bihotz, ene herri,Israelen izenaribizirik eusten diozun hori!
6 Jentilei salduak izan zarete,baina ez zuek hondatzeko;Jainkoaren haserreapiztu duzuelakoutzi zaituzte etsaien esku.