17 Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?
18 Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.
19 Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!
20 Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.
21 Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.
22 Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.
23 Negarrez eta nahigabeturikutzi zintuztedan joaten,baina azkengabekopozez eta atseginezitzularaziko zaituzteniregana Jainkoak.