19 Zein arraza da ohoragarri? Gizakiena.Zein arraza da ohoragarri? Jaunari begirune diotenena.Zein arraza da mespretxagarri? Gizakiena.Zein arraza da mespretxagarri? Aginduak hausten dituztenena.
20 Bere herritarren artean, ohoratua izaten da buruzagia;begirune diotenak ohoratzen ditu Jaunak.
22 Etorkin eta atzerritar nahiz behartsuekJaunarenganako begirunea dute harrotasun.
23 Ez da bidezkoa behartsu zentzuduna mespretxatzea,ezta egokia ere bekataria ohoratzea.
24 Ohoratuak izaten dira handikiak, gobernariak eta ahaltsuak,baina horietako inor ez daJaunari begirune diona baino handiago.
25 Morroi zentzudunak aitonen semeak izango ditu zerbitzari,zuhurrenak ere ezin izango dio ezer aurpegiratu.
26 Ez egin jakintsuarena zeure egitekoa betetzean,ez ibili harropuztuta estualdian.