24 Ohoratuak izaten dira handikiak, gobernariak eta ahaltsuak,baina horietako inor ez daJaunari begirune diona baino handiago.
25 Morroi zentzudunak aitonen semeak izango ditu zerbitzari,zuhurrenak ere ezin izango dio ezer aurpegiratu.
26 Ez egin jakintsuarena zeure egitekoa betetzean,ez ibili harropuztuta estualdian.
27 Hobe da lan egin eta denetik sobera duena,harropuztuta ibili eta zer janik ez duena baino.
28 Seme, estimatu zeure burua neurriz,emaiozu merezi duen ohorea.
29 Bere burua gaitzesten duena, nork zuzenetsiko?Nork errespetatuko bere burua mespretxatzen duena?
30 Behartsua bere zuhurtasunagatik da errespetatua,eta aberatsa bere aberastasunengatik.