3 Errege gaizki hezia herriaren hondamendi;agintarien zentzu onaz eraikitzen da hiria.
4 Jaunaren esku dago munduaren gobernua,garai bakoitzean komeni den buruzagia sorrarazten du.
5 Jaunaren esku dago gizakiaren arrakasta,legegileagan agerrarazten du bere ospea.
6 Kalte egin dizula eta, ez gorrotorik izan lagun hurkoari,ez egin ezer amorrazioaren eraginez.
7 Higuingarria da harrokeria Jaunarentzat eta gizakiarentzat,biei egiten baitie bidegabekeria.
8 Bidegabekeria, bortizkeria eta gutiziaren eraginezigarotzen da erregetza herri batetik bestera.
9 Zergatik harrotzen da hauts eta errauts den gizakia,bizi dela ere, ustelkeria baino ez baitu erraietan?