12 Bada ahulik, laguntza beharrean izaten denik,baliabideak urri eta beharrak ugari dituela,baina Jaunak onginahiz begiratzen dioeta bere apalkuntzatik ateratzen;
13 burua altxarazten dio,jende asko txundituta geratzen delarik.
14 Ongia eta gaizkia, bizia eta heriotza,pobrezia eta aberastasuna, dena Jaunarengandik dator. laguntzan da zahartzen. .
17 Jaunaren dohainak zintzoentzat dira,haren onginahiak gidatuko ditu beti.
18 Saiatuz eta aurreztuz aberats daiteke gizakia,baina zer irabazten du?
19 Agian pentsatuko du: «Har dezaket atseden,goza nadin orain neure ondasunez»,baina ez daki zenbat denboratarako izango den;gero, hil eta besteei utziko dizkie ondasunak.
20 Bete zeure egitekoa beronetara guztiz emana,zahartzaroraino horretan iraunez.