6 Gorroto baititu Goi-goikoak ere bekatariaketa zigortu egiten fedegabeak.
7 Eman zuzenari, baina ez lagundu bekatariari.
8 Adiskidea ez da onaldian ezagutzen,etsaia ez da txarraldian ezkutuan geratzen.
9 Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak;txarraldian, adiskideak ere alde egiten.
10 Sekula ez fidatu etsaiaz,herdoilak brontzea bezala joko baitzaitu haren gaiztakeriak.
11 Nahiz eta apalarena egin eta burumakur ibili bera,egon erne eta gorde zeure burua harengandik;ispilua garbitzen duenak bezala jokatu zuk,jakinik ez diola herdoilari betiko eutsiko.
12 Ez ezazu zeure ondoan ipin,irauli ez zaitzan eta bera zeure lekuan jarri;aldamenean jesarrarazten baduzu,zeure eserlekua bereganatu nahiko du.Bestela, ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna;ez zaitezela damuz oroit ene aholkuez!