1 Bikea ukitzen duena zikindu egiten da,harroarekin elkartzen dena haren antzeko bihurtzen.
2 Ez hasi zama astunegia eraman nahian,ezta elkartu ere zeu baino indartsuago eta aberatsagoarekin.Buztinezko eta brontzezko ontziak elkartzea bezala litzateke:elkar jotzen badute, apurtu egiten da lehena.
3 Aberatsak bidegabeki jokatu eta, halere, bera harro;behartsuak bidegabekeria jasaneta, gainera, barkamena eskatu behar.
4 Probetxugarri bazara, zutaz baliatuko da;beharrean baldin bazaude, bertan behera utziko.
5 Ondasunik baldin baduzu, lagun izango duzu;baina dena kenduko dizu barne-kezkarik gabe.