13 Gorde zeure burua eta ibili kontu handiz,zeure hondamendiaren ertz-ertzetik baitzabiltza.
15 Bizidun orok maite du bere antzekoaeta edozein gizakik bere lagun hurkoa.
16 Bizidun oro bere ezpalekoekin batzen daeta gizakia bere antzekoekin.
17 Zer dute elkarrekin otsoak eta arkumeak?Zer bekatariak eta zintzoak?
18 Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?
19 Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan:berdin behartsuak aberatsen bazka.
20 Harroari nardagarri zaio apaltasuna:berdin aberatsari behartsua.