16 Bizidun oro bere ezpalekoekin batzen daeta gizakia bere antzekoekin.
17 Zer dute elkarrekin otsoak eta arkumeak?Zer bekatariak eta zintzoak?
18 Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?
19 Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan:berdin behartsuak aberatsen bazka.
20 Harroari nardagarri zaio apaltasuna:berdin aberatsari behartsua.
21 Koloka dabilen aberatsari lagunek eusten diote;erortzen den apala, lagunek ere baztertu.
22 Aberatsak huts egiten badu, askok babesten dute;inozokeriak esan arren, arrazoi ematen.Behartsuak huts egiten badu, agiraka egiten zaio;zentzuzko gauzak esan arren, jaramonik egiten ez.