18 Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?
19 Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan:berdin behartsuak aberatsen bazka.
20 Harroari nardagarri zaio apaltasuna:berdin aberatsari behartsua.
21 Koloka dabilen aberatsari lagunek eusten diote;erortzen den apala, lagunek ere baztertu.
22 Aberatsak huts egiten badu, askok babesten dute;inozokeriak esan arren, arrazoi ematen.Behartsuak huts egiten badu, agiraka egiten zaio;zentzuzko gauzak esan arren, jaramonik egiten ez.
23 Aberatsak hitz egiten badu, denak isildueta hodeietaraino goratzen haren hitzak.Behartsuak hitz egin eta «Nor da hori?» galdetzen dute;eta, estropezu egiten badu, bultza egiten diote eror dadin.
24 Aberastasuna ona da bidegabea ez bada,pobrezia txarra fedegabe direnentzako.