1 Zorionekoa bere ahoaz huts egin ez duen gizakiaeta bere bekatuen tristurak samintzen ez duena.
2 Zorionekoa bere kontzientziak salatu gabekoaeta bere itxaropena inoiz galdu ez duena.
3 Zekenentzat ez da aberastasuna onuragarri;bekaiztiarentzat, zertarako dirua?
4 Bere buruari ukatuz metatzen duenak besteentzat metatzen du;haren ondasunez besteak biziko ederki.
5 Bere buruarekin gogorra dena, norentzat izango ote bigun?Ez du bere ondasunekin gozatuko.
6 Ez dago okerragorik bere burua gaizki hartzen duena baino,horixe du bere gaiztakeriaren ordaina.
7 On egiten duenean ere, oharkabean egiten du;erakutsiko du azkenean bere gaiztakeria.