5 Bere buruarekin gogorra dena, norentzat izango ote bigun?Ez du bere ondasunekin gozatuko.
6 Ez dago okerragorik bere burua gaizki hartzen duena baino,horixe du bere gaiztakeriaren ordaina.
7 On egiten duenean ere, oharkabean egiten du;erakutsiko du azkenean bere gaiztakeria.
8 Begi-bekaiztia gaiztoa da:aurpegia itzuli eta jendea mespretxatzen du.
9 Zekenaren gutizia ez da bere parteaz asetzen,zikoizkeriak arima lehortzen dio.
10 Zekena ogitan ere xuhur,bere mahaian ere falta izaten du.
11 Seme, ahal duzun neurrian, hartu ongi zeure buruaeta aurkeztu Jaunari zor dizkiozun opariak.