1 Jaunak lurretik sortu zuen gizakiaeta bertara itzularazi berriro.
2 Egun-kopuru eta denbora jakina ezarri zieneta lurreko gauzen gain ahalmena eman.
3 Berea bezalako indarrez jantzi zitueneta bere irudiko egin.
4 Gainerako bizidunekhaienganako beldurra izatea nahi izan zuen,basapiztia eta hegaztien nagusi izan zitezen.
6 Mihia, begiak eta belarriak eratu zizkien,pentsatzeko eta aukeratzeko ahalmena eman.
7 Jakintzaz eta bereizmenez bete zituen,eta ona zer den eta gaizkia zer den erakutsi.
8 Bereganako begirunea ere jarri zien bihotzean,haren egintzen handitasuna atzeman zezaten.