1 Harri kakaztuaren antzeko da alferra,ematen duen nazkarengatik baztertu egiten dute denek.
2 Gorotzaren antzeko da alferra,hura hartzen duen guztiak eskua astintzen.
3 Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea,eta ez zoritxar txikiagoa alaba baldin bada.
4 Alaba zuhurrak bereganatuko du senarra,baina laidoztatua aitaren tristura da.
5 Lotsabakoa aitaren eta senarraren ahalkegarri,eta biek mespretxatuko dute.