6 Garaiz kanpoko hitzaldia hiletetan soinua jotzea da;baina zigorra eta zentzarazpena dagozkio beti jakinduriari.
9 Zentzugabeari irakastea apurtutako ontzi-zatiak elkartzea da,lozorroan dagoena esnaraztea.
10 Zentzugabeari hitz egitea lo dagoenari egitea bezala da;«Zertaz ari zara?», esango du azkenean.
11 Egin negar hildakoagatik, argia galdu baitu;egin negar zentzugabeagatik, ez baitu buruargitasunik.Negar gutxiago egin hildakoagatik, atsedena aurkitu baitu;zentzugabearen bizitza, berriz, heriotza baino okerragoa da.
12 Hildakoagatiko doluak zazpi egun irauten du,zentzugabe eta fedegabeari buruzkoak bizitza osoa.
13 Ez hitz egin asko burugabearekin,ez ibili zentzugabearekin;gorde harengandik, buruhausterik ez izateko,astindutakoan zikindu ez zaitzan;aldendu harengandik, atsedena aurkitu nahi baduzu,haren zorakeriek gogait ez zaitzaten.
14 Zer da beruna baino astunago?Nola deitu, «zentzugabe» ez bada?