4 Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez utzi niri harrokerian erortzen,
5 aldendu niregandik grina txarrak.
6 Ez nazatela mendera sabelkeriak eta haragikeriak;ez nazazu utz irrika likitsen esku!
7 Seme-alabok, entzun nola zentzatu zeuen ahoa!Irakaspen hau betetzen duenak ez du huts egingo.
8 Bekatariari tranpa bihurtzen zaio mihia,iraintzaile eta harroputzari erorbide.
9 Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten,ezta Santuaren izena maizegi aipatzen ere.
10 Zeren eta, hurbiletik zaindutako morroiajipoirik gabe gelditzen ez den bezala,etengabe zin egin eta Jainkoaren izena aipatzen duenaez baita bekatu egin gabe geldituko.