1 Zorionekoa emazte onaren senarra:bi aldiz luzeagoa izango da haren bizitza.
2 Emazte adoretsua senarraren poza:bakean emango ditu honek bere bizi-urteak.
3 Emazte ona dohain bikaina:Jaunari begirune diotenentzat dago gordea;
4 hori duenak, behartsu nahiz aberats,bihotza alai, aurpegia beti argi.
5 Badira hiru gauza kezkatzen nautenak:hiriko konponezinak, jendailaren matxinadaeta salaketa faltsua;heriotza baino kaltegarriagoak dira.Baina laugarren batek izutu egiten nau:
6 beste batengatik jeloskor dagoen emakumeak,bihozmingarri baita.Mihiaren zigorrak lau horietan esku hartzen du.
7 Emakume gaiztoa idiei gaizki lotutako uztarria bezala da,halakoarekin ezkontzea eskorpioiari heltzea bezala.