18 zeren eta, heriotzak eramandakoa galtzen den bezala,berdin galdu baituzu lagunaren adiskidetasuna.
19 Eskutik jaregindako txoria galtzen duzun bezalagaldu duzu adiskidea, eta ez duzu berriz zeureganatuko.
20 Ez joan haren bila, jadanik urrutiegi alde egin du eta,gazelak saretik bezala egin du ihes.
21 Lot daiteke zauriaeta laidoen ondoren badago baketzerik;baina inolako itxaropenik ezisilpekoak azaldu dituenarentzat.
22 Begi-keinuka diharduena asmo txarrez dabil,ezagutzen duena aldendu egiten zaio.
23 Zure aurrean ezti-ezti jartzen zaio ahoaeta zure hitzen aurrean miresmena agertzen;baina atzetik hizkera aldatzen dueta zure hitzak zure galbide bihurtzen.
24 Gauza asko gorrotatzen dut nik,baina ezer ez hori adina; Jaunak ere gorroto du.