2 Bi harriren artean taketa sartzen den bezala,salmentaren eta erosketaren artean bekatua.
3 Jaunarenganako begiruneari tinko atxikitzen ez zaionakazkar asko ikusiko du bere etxea hondatua.
4 Galbaheari eragindakoan hondarrak agertzen dira,eta azterketa egitean gizakiaren akatsak.
5 Labeak probatzen ditu eltzegilearen ontziak,eta beronen arrazoiketak gizakiaren balioa.
6 Fruituak erakusten du nola zaindu duten arbola,eta hitzak gizakiaren barruko gogoetak.
7 Ez goratu inor hitz egiten entzun baino lehen,horretan probatzen baitira gizakiak.
8 Justiziaren bila saiatzen bazara, lortuko duzueta gainjantzirik bikainena bezala jarriko soinean.