20 Ez joan haren bila, jadanik urrutiegi alde egin du eta,gazelak saretik bezala egin du ihes.
21 Lot daiteke zauriaeta laidoen ondoren badago baketzerik;baina inolako itxaropenik ezisilpekoak azaldu dituenarentzat.
22 Begi-keinuka diharduena asmo txarrez dabil,ezagutzen duena aldendu egiten zaio.
23 Zure aurrean ezti-ezti jartzen zaio ahoaeta zure hitzen aurrean miresmena agertzen;baina atzetik hizkera aldatzen dueta zure hitzak zure galbide bihurtzen.
24 Gauza asko gorrotatzen dut nik,baina ezer ez hori adina; Jaunak ere gorroto du.
25 Harria airera botatzen duenak bere gainera botatzen du,kolpe maltzurrak zauriak erakartzen ditu.
26 Zuloa egiten duena bertan jausiko da,sarea prestatzen duena bertan geldituko harrapaturik.