22 Begi-keinuka diharduena asmo txarrez dabil,ezagutzen duena aldendu egiten zaio.
23 Zure aurrean ezti-ezti jartzen zaio ahoaeta zure hitzen aurrean miresmena agertzen;baina atzetik hizkera aldatzen dueta zure hitzak zure galbide bihurtzen.
24 Gauza asko gorrotatzen dut nik,baina ezer ez hori adina; Jaunak ere gorroto du.
25 Harria airera botatzen duenak bere gainera botatzen du,kolpe maltzurrak zauriak erakartzen ditu.
26 Zuloa egiten duena bertan jausiko da,sarea prestatzen duena bertan geldituko harrapaturik.
27 Gaizkia egiten duenari bere kontra itzultzen zaio,nondik datorkion jakin gabe ere.
28 Iseka eta iraina harroaren gauza dira,baina mendekua du zelatan lehoia bezala.