1 Mendekatzen denak Jaunaren mendekua jasan beharko du,bekatuen kontu zorrotza hartuko dio.
2 Barkatu lagun hurkoari egin dizun irainaeta, zuk erregutzean, Jainkoak ere barkatuko dizkizu bekatuak.
3 Gizon batek amorrua badio beste bati,nola eska diezaioke Jaunari osasuna?
4 Bere antzekoari errukirik ez dionak,nola eskatuko du bere bekatuen barkamena?
5 Gizaki huts baino ez denak amorraturik irauten badu,nork lortuko dio bere bekatuen barkamena?