4 Ustekabean aurkitutako zerbait bailitzanhartzen dute askok mailegua,eta, itzuli ezean, kalte egiten lagundu dietenei;
5 hartu aurretik, eskuan muinka ibiltzen dira,apal mintzatuz lagun hurkoaren ondasunez;baina itzultzeko orduan, luzatu eta luzatu,desenkusa eta aitzakia ugari, egoerari errua botaz.
6 Gogor eginda ere, jabeak nekez hartuko du erdiaeta, halere, horrenbestean pozik izango.Bestela, bere dirurik gabe geldituko daeta etsai bat gehiago izango batere premiarik gabe:madarikazioak eta irainak itzuliko dizkiona,esker onaren ordez mespretxua ordainduko diona.
7 Askok ez dute maileguz eman nahi izaten,ez borondate txarrez,premiarik gabe bipilduta gelditzeko beldurrez baizik.
8 Halere, izan eskuzabal behartsuarekineta ez itxaronarazi zeure limosna.
9 Agindua kontuan harturik, izan abegikor behartsuarekin;beharrean dagoenez, ez bidali esku-hutsik.
10 Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde,eta ez harripean herdoiltzen utzi.