20 begiratuz hasperen egiten du,irenduak neskatxa besarkatzean bezala.
21 Ez utzi zeure arima tristuraren menpe,ez atsekabetu zeure burua gogoetekin.
22 Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari,eta alaitasunak bizitza luzatzen.
23 Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa,uxatu urrutira tristura;asko galdu baititu tristuraketa ez du ezer onik ekartzen.
24 Jeloskortasunak eta suminak bizitza laburtzen dute,eta kezkek garaia baino lehen ekartzen zahartzaroa.
25 Bihotz-alaiak jangura hobea izaten du,arduratu egiten da jaten duenaz.