4 Zer garbitasun atera daiteke zikinetik?Zer egia gezurretik?
5 Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira,erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak.
6 Ez badizkizu Goi-goikoak bidaltzen,ez egin inolako jaramonik;
7 asko dira ametsek desbideratuak,erori egin dira horietan itxaropena zutenak.
8 Legea bete-betea da, aipaturiko engainurik gabea,eta zintzoaren ahoko jakinduria bikain-bikaina.
9 Asko ibiliak asko jakiten du,eskarmentua duenak jakinaren gainean hitz egiten.
10 Probarik pasatu ez duenak gutxi daki,