4 eta limosna egitea gorespen-oparia eskaintzea.
5 Gaizkitik urruti dagoena du Jaunak gogoko;benetako barkamen-oparia da bidegabekeriatik urruntzea.
6 Ez aurkeztu, halere, Jaunaren aurrean esku-hutsik,
7 legeak aginduak baitira opari hauek guztiak.
8 Zintzoak oparigaien gantzak aldarean eskaintzean,haien lurrin gozoa Goi-goikoagana igotzen da.
9 Zintzoaren oparia atsegin zaio Jaunari,oroigarritzat eskainitakoa ez du honek ahaztuko.
10 Ohoratu Jauna eskuzabal,ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak ematen.