25 Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak;Israelen egunak, berriz, kontaezinak dira.
26 Jakintsuak herritarren uste ona bereganatuko du,betiko iraungo haren izenak.
27 Seme, probatu zeure burua bizitzan zehar,ikus zer zaizun kaltegarri eta egiozu uko;
28 dena ez baita guztientzat komenigarri,guztiek ez dute gauza berberetan atsegina aurkitzen.
29 Ez izan asegaitz atsegin guztiak probatu nahirik,ez oldartu irrikaz janarien gainera;
30 gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu,eta sabelkeriak beherakoa.
31 Asko hil dira beren sabelkeriaren ondorioz,baina kontuz ibiltzen denak bizitza luzatzen du.