12 Gero, dei egin medikuari,bera ere Jainkoak sortu baitzuen;ez bedi zure ondotik aldendu,haren beharrean baitzaude.
13 Zenbait kasutan, haien esku dago zure suspertzea,
14 beraiek ere eskatuko baitiote Jaunarigaixotasuna arintzeko gai izateaeta bizia salbatzeko sendabidea aurkitzea.
15 Bere Egilearen aurka bekatu egiten duena,gerta dadila medikuaren beharrean!
16 Seme, isuri malkoak norbait hildakoan,jo hileta zeure atsekabea adierazteko.Eman hildakoari dagokion hobiratzea,eta ez izan axolagabe haren hilobiaz.
17 Egin negar garratz, jo bularra gogor;egiozu hildakoari dagokion dolua egun bat edo bitan,esamesak baztertzeko;gero, arindu zeure nahigabea eta kontsolatu.
18 Izan ere, atsekabeak heriotza ekar dezakeeta bihotzeko nahigabeak indarrak jaten ditu.