21 Ez ahaztu ez dagoela heriotzatik itzultzerik,hildakoari ez diozu mesederik egingoeta bai zeure buruari kalte.
22 Gogoratu, haren zoria zurea ere izango da:«Gaur niri, bihar zuri».
23 Hildakoa atsedenean dagoenez,utzi harengan pentsatzeari;azken arnasa eman duenez,ez nahigabetu gehiago harengatik.
24 Letra-gizonak astiuneak behar ditu jakinduria lortzeko;bestelako zeregin gutxi duena bihurtuko da jakintsu.
25 Nola bilakatuko da jakintsu goldan dabilena,beraren harrotasun bakarra akuilua erabiltzea bada,idiak eraman, bizitza osoa lanean emaneta zekorrez bakarrik hitz egiten badu?
26 Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri,eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar.
27 Berdin arotz eta etxegileak,gau eta egun lanean dihardutelarik;edo zigiluetako irudiak grabatzen dituztenak,berorien diseinuak etengabe aldatuz:eredua berregiten saiatzen dira gogotik,gauak ere lana burutzen emanez.