7 belarren bidez mina kendu eta sendatzen du
8 botikariaren eskuz nahaskiak prestatu ondoren.Horrela, Jainkoaren egintzak ez dira inoiz amaitzeneta harengandik etortzen da osasuna mundura.
9 Seme, gaixo zaudenean, ez izan axolagabe;erregutu Jaunari eta sendatuko zaitu.
10 Baztertu zeure hutsegiteak, jokatu zuzen,garbitu bihotza bekatu guztietatik.
11 Eskaini lurrin gozoa eta irin garbia oroigarritzat,egin opari joriak zeure baliabideen arabera.
12 Gero, dei egin medikuari,bera ere Jainkoak sortu baitzuen;ez bedi zure ondotik aldendu,haren beharrean baitzaude.
13 Zenbait kasutan, haien esku dago zure suspertzea,